XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), salbuespenak kanpo, mospel eta honen ondokoak jaso ziren.

Mospelak eta sudurkariaren eraginez, bokala grado batean isten delarik, muspelak jaso dugu: Baztango azpi-euskalkian, Bortzirietakoan, hemen Etxalar, Arantza eta Eratsun kanpoan geldituz, eta Ultzamako azpi-euskalkian Beunza-n.

Sudurkariaren aldaketa, xistukariarekin asimilatuz, suspelak, Etxalar-en A lekukoak, eta hirugarrenak ere bai, eta muspela bigarrenak erantzun zuen.

Txandaketa bera Gartzain-go A lekukoak forma mugatuaren eta mugagabekoaren artean agertzen du.

Sudurkariaren erabateko galera, ospela ebakiz, eta honen aldakia den uspelak, Zugarramurdi-n, Bortzirietako Arantza eta Eratsun-en, Aldatz-en eta Ultzamako Arrarats eta Goldaratz-en.

Galdekizunean ez jaso arren eta, beraz, mapetan ere ez agertu, kasu berezi bat aipatu nahi genuke bukatzeko: Bortzirietako azpi-euskalkian homonimia kasu bat aurkitu dugu, sudurkariaren aldaketaz bereizi egin dena, mospel sabañón da, ospela eta uspela, berriz, lugar sombrío adierazteko erabitzen dira.

235 EMAN (360)

238 HEMEN (365)

Aztertzen ari garen sudurkariak, hitz barruan doanean eta bokal artean, mantenitzera jotzen du.

Hemen azaltzen ditugun adibideetan ez da disimilaketarako joerarik ageri, ez eta bi kontsonante sudurkari egon arren ere hitz berean; aferesia gertatuz, silaba bakarrekin gelditzen den man forma ere Baztango azpi-euskalkian eta Ultzamakoan Beunza-n; aferesi hau hedatuagoa hizkuntz laxoan gertatzen da, ikus bokalismoan.

Disimilaketari buruz, bestalde, ikus, emanen partizipioan gertatzen den sudurkariaren disimilaketa (379-380) mapei egiten diegun komentarioan.

Emaitza berdina, sudurkarien disimilaketarik gabe, bi sudurkariak gordez, emengo forman, ikus (236) mapa.

237A MEZPERA - 237B MEZPERETARA (363-364)

239A ATZAMAR - 239B HIRU ATZAMAR (366-367)

M- eta b--ren arteko alternantzia dugu mezpera hitzean.

Aztertu dugun lurraldean kontsonante sudurkariaz ebaki dute Zugarramurdi-n eta Baztango azpi-euskalki osoan.

Gainerako kasu guztietan kontsonante ahokariarekin, Bortzirietako Oronoz-Mugairi-k txandaketa duelarik, B lekukoak mezpera eman bait zuen.

Sudurkaria / ahokaria bikoteari dagokionez, alternantzia berdintsua, baina hitz barruan, atzamar hitzean.

Kasu honetan ahokaria ahoskabea delarik, biezpainetako leherkari ahoskabea, alegia (32) MITXELENA-k (1977,276) honela dio: Acaso sea expresiva la p de (h)aztapar garra, vizc. atzamar dedo, si según la etimología de Mogel y Azkue procede de (h)atz y (h)amar diez.

Hortaz, jaso ditugun emaitzetan, atzapar dugu forma bakarra eta, horren parean, xistukari afrikatuak sortzen dituen aldakiak.

2.4.3. [n] eta [n']

[n] hotsa sudurkaria denez, [m]-rako egin dugun deskribapena berdin balio dio, sudurretik airea libre pasatzen baita bietan.

Hobietako bezala definitu dugu, baina artikula guneari dagokionez, aski zabala duela esan behar da, hobietatik sabaiaurreraino hartzen duelarik eta zenbait kasutan hobietako sudurkari honen ahoskera xistukariena baino atzeratuagoa gertatu izan da, ez hainbeste, ordea, Basaburu Haundia-n eta Aldatz-en.

MC MURRAUGH-ek, bestalde (1981,78) erretroflexua dela dio batere zalantzarik gabe, Navarro Tomas-i buruz honako hau esaten duelarik:

Navarro-k ez zituen ikusi erretroflexoak bere gaztelaniazko kondizionapenarengatik.

Ideia berari eusten dio SALABURU-k (1984,240), horrela definituz hots hau:

Bestaldetik, gailurkari edo iraulia dugu fonema honen ahozkera, ebakera amaitzen dugunean mihi-punttaren azpikoak ukitzen baitu ahosabaia.

Beraz, bada, soinu honen ebakera ingelesezko /r/ erretroflexuekin konpara dezakegu: mihitxapalak hortzobien atzeko partean egiten du hersketa eta gero, ebakera laxatu gabe, atzeratu egiten da.

Guk jaso dugun [n] sudurkaria hurbilago gelditzen da NAVARRO TOMAS-ek jaso zuenetik (1925,628):

La n inicial de sílaba se forma sobre los alvéolos, hacia las encías, sin llegar a los dientes.

La amplitud de la adherencia lingual varía con el énfasis, alcanzando de ordinario unos 8 mm. en el punto de articulación.

Dicha adherencia afecta a todo el contorno del paladar en la forma de una oclusión perfecta.

Palatalogrametan mihipunta zabal-zabal agertu zaigu, Navarro Tomas-ek esan bezala, eta ahoskera enfatikoan, palatalogrametan jasotzen dena normalean, garbiago agertzen da hori.

Hizketa arinean, berriz, konturatu ahal izan ginen askoz ere gutxiago ukitzen zutela ahosabaia mihiaz.

Erretroflexuaren ahoskera birritan jaso dugu, (...).